Itun Zaharra

Itun Berria

Job 36:16-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

16. «Zeuri ere, atsekabeetatik libratueta estuasunik gabeko egoera erosoa eman nahi dizu,jaki gozoz beteriko mahaia.

17. Baina orain gaiztoei dagokien epaia bete da zuregan,kondenazio-epaia zeureganatu duzu.

18. Amorruak ez zaitzala asaldaraz;bestela, ez duzu aurkituko askatuko zaituen erospen-saririk.

19. Zure aberastasun guztiak ez dira aski izango,ez zure urrea, ezta indarbide guztiak ere.

20. Ez zaitez egon azkenaren zain,herriak desagertuko diren garai ilunaren zain.

Irakurri kapitulu osoa Job 36