Itun Zaharra

Itun Berria

Job 36:13-21 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. Fedegabeek beren haserrea areagotzen dute;kateatuta daudela ere, ez dute laguntza eske oihu egiten.

14. Gaztaro betean galtzen dute bizia,era lotsagarrian hiltzen dira.

15. Baina atsekabearen bidez salbatzen du Jainkoak atsekabetua,saminaren bidez ulertarazten dizkio bere esanak.

16. «Zeuri ere, atsekabeetatik libratueta estuasunik gabeko egoera erosoa eman nahi dizu,jaki gozoz beteriko mahaia.

17. Baina orain gaiztoei dagokien epaia bete da zuregan,kondenazio-epaia zeureganatu duzu.

18. Amorruak ez zaitzala asaldaraz;bestela, ez duzu aurkituko askatuko zaituen erospen-saririk.

19. Zure aberastasun guztiak ez dira aski izango,ez zure urrea, ezta indarbide guztiak ere.

20. Ez zaitez egon azkenaren zain,herriak desagertuko diren garai ilunaren zain.

21. Ez zaitez gaiztakeriara itzul,horregatik bidali baitizute atsekabea.

Irakurri kapitulu osoa Job 36