Itun Zaharra

Itun Berria

Job 36:1-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Elihuk gaineratu zuen:

2. «Itxaron pixka bat eta argituko dizut zerbait,badago oraindik Jainkoaren alde zer esanik.

3. Urrutitik datorren jakintzan oinarriturik,egin nauenak arrazoi duela azalduko dut.

4. Benetan diotsut ez dagoela gezurrik nire hitzetan,jakintza sendokoa duzu zeure ondoan.

5. «Ahaltsua da Jainkoa, ez du inor mespretxatzen;ahaltsua, sendoak baitira haren erabakiak;

6. ez du gaiztoa bizirik uzten,zanpatuei justizia egiten die;

7. ez ditu begiak zuzenengandik kentzen,errege-aulkietan ezartzen ditueta hantxe betiko goraipatzen.

8. Eta kateetan preso daudenean edo atsekabe-lokarriz lotuta,

9. beren egintzak eta harrokeriazko bekatuaksalatu nahi dizkielako da.

10. Belarria zabaltzen die zentza daitezen,gaiztakeriatik itzultzeko agintzen.

11. Entzun eta haren menpeko bihurtzen badira,zorion eta atseginetan emango dituzte beren bizitzako urteak.

12. Baina ez badiote entzuten,heriotzaren muga pasatuko dute, konturatu gabe hilko.

Irakurri kapitulu osoa Job 36