Itun Zaharra

Itun Berria

Job 34:32-37 Elizen Arteko Biblia (EAB)

32. Nik ikusten ez dudana, erakustazu zuk;bidegabe jokatu badut, ez dut berriro egingo”,

33. zure ustez, zigortu egin beharko ote luke horrelako hori?Zuk, ordea, ez dituzu onartzen haren erabakiak.Baina hori zure aukera denez, eta ez nirea,emazu zeure iritzia.

34. «Entzuten didaten gizaki zentzuduneketa jakintsu guztiek esango dute:

35. “Jakin gabe mintzo da Job,zentzugabeak dira horren hitzak.

36. Aztertu, bestela, berorren adierazpenak sakoneraino:fedegabearenak bezalakoak dira;

37. oker jokatu eta, gainera, errebelatu egiten da,iseka egiten du gure aurreaneta Jainkoaren aurka dihardu etengabe”».

Irakurri kapitulu osoa Job 34