Itun Zaharra

Itun Berria

Job 34:1-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Elihuk jarraitu zuen:

2. «Jakintsuok, entzun nire hitzak,zuek, ikasiok, aditu arretaz.

3. Belarriari hitzak bereiztea dagokio,ahosabaiari zaporeak dastatzea;

4. guri, berriz, zuzen dena bereizteaeta ongi zer dagoen aztertzea.

5. Jobek esan du: “Errugabea naiz,baina Jainkoak ukatu egin dit justizia;

6. arrazoi dudan arren, gezurtitzat nauka;larri zauritua nago, nik bekaturik egin gabe”.

7. Ba al da Job bezalakorik?Honentzat ura edatea bezala da biraoak esatea;

8. gaizkileekin elkartzen daeta gaiztoekin batera bide egiten.

9. Esan du: “Gizakiak ez du ezer irabaztenJainkoari atsegin izaten saiatuz”.

10. «Entzun, zentzudunok:Urruti Jainkoarengandik gaiztakeria,urruti Ahaltsuagandik bidegabekeria!

11. Egintzen arabera ordaintzen dio Jainkoak gizakiari,nori bere jokabidearen arabera ematen.

12. Benetan, Jainkoak ez du gaizki jokatzen,Ahaltsuak ez du zuzenbidea hausten.

13. Nork jarri du beraren zainpean lurra?Nork eman dio mundu osoaren ardura?

Irakurri kapitulu osoa Job 34