Itun Zaharra

Itun Berria

Job 33:26-32 Elizen Arteko Biblia (EAB)

26. Jainkoari erregu egin eta onartu egingo dio;pozez oihuka ikusiko du haren aurpegia,eta hark zuzentasuna itzuliko berriro gizakiari.

27. Honek lagunen aurrean kantatuko du esanez:“Bekatu egin eta zuzenbidea hautsi nuen,baina Jainkoak ez dit merezitakoa eman.

28. Hilobira erortzetik libratu nau,argiz beterik biziko naiz”.

29. «Hau dena bi aldiz, hiru aldiz,egiten du Jainkoak gizakiarentzat,

30. hilobitik libratzeko,biziaren argiaz hornitzeko.

31. Egin kasu, Job, entzun adi:egon isilik, nik hitz egingo dut.

32. Zer erantzunik baldin baduzu, esan,arrazoi emateko prest nago eta;

Irakurri kapitulu osoa Job 33