Itun Zaharra

Itun Berria

Job 33:15-25 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. ametsetan, gau-ikuskarietan,gizakia lozorroan geratzen deneanohe gainean lokartua.

16. Orduan zabaltzen du gizakiaren belarriaeta oharpenak barruan ezartzen,

17. bere egintza gaiztoetatik urrundueta harrokeriatik gordetzeko.

18. Horrela zaintzen du hilobian eror ez dadin,heriotzaren muga pasa ez dezan.

19. «Beste batzuetan, eritasunaz zentzarazten du ohean,etengabeko minaz gorputza jotzen dionean.

20. Orduan, janaria, jakirik goxoena ere,nazkagarri gertatzen zaio.

21. Nabari joaten zaio haragia desagertuzeta sumatzen ez zitzaizkion hezurrak nabarmenduz.

22. Haren bizia hilobira hurbiltzen da,heriotzaren ateetatik gertu.

23. «Baina aingeru bat aurkitzen badu beretzat,milaren artean bitarteko bat,egin beharrekoa erakutsiko diona,

24. errukitu eta esango dio honek Jainkoari:“Libra ezazu hilobira jaistetik,aurkitu baitut honentzako erospen-saria”.

25. Orduan, gaztetasunaren indarra berreskuratuko du,nerabezaroko egunetara itzuliko berriro.

Irakurri kapitulu osoa Job 33