Itun Zaharra

Itun Berria

Job 33:14-21 Elizen Arteko Biblia (EAB)

14. «Era askotan hitz egiten du Jainkoak,baina jendea ez da ohartzen:

15. ametsetan, gau-ikuskarietan,gizakia lozorroan geratzen deneanohe gainean lokartua.

16. Orduan zabaltzen du gizakiaren belarriaeta oharpenak barruan ezartzen,

17. bere egintza gaiztoetatik urrundueta harrokeriatik gordetzeko.

18. Horrela zaintzen du hilobian eror ez dadin,heriotzaren muga pasa ez dezan.

19. «Beste batzuetan, eritasunaz zentzarazten du ohean,etengabeko minaz gorputza jotzen dionean.

20. Orduan, janaria, jakirik goxoena ere,nazkagarri gertatzen zaio.

21. Nabari joaten zaio haragia desagertuzeta sumatzen ez zitzaizkion hezurrak nabarmenduz.

Irakurri kapitulu osoa Job 33