Itun Zaharra

Itun Berria

Job 33:1-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. «Otoi, Job, aditu nire hitzak,entzun arretaz esango dizudana.

2. Ahoa zabalduko dut,prest dut ezpainetan erantzuna.

3. Bihotz zuzenez hitz egingo dut,nire ezpainek egia hutsa esango.

4. Jainkoaren espirituak egin ninduen,Ahaltsuaren arnasak biziarazten nau.

5. «Erantzun, ahal baduzu,presta zaitez aurre egiteko.

6. Biok pareko gara Jainkoaren aurrean,ni ere buztinez moldatua izan nintzen.

7. Beraz, ez izan nire beldur,ez dizut-eta neure agintea ezarriko.

8. Zeuk esan duzu nire aurrean,oraindik entzuten ari naiz zure hitzak:

Irakurri kapitulu osoa Job 33