Itun Zaharra

Itun Berria

Job 3:1-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Azkenean, ahoa zabaldu eta jaio zeneko eguna madarikatu zuen Jobek.

2. Honela hitz egin zuen:

3. «Madarikatua jaio nintzeneko egunaeta “Ume bat sortu da” esan zuteneko gaua!

4. Bihur bedi egun hura iluntasun,ez beza Jainkoak kontuan har,ezta argiak ere haren gain distiratu!

5. Jabetu bitez hartaz ilunpea eta herio-itzala,ezkuta bedi lainopean,eta har beza bat-bateko iluntasun beldurgarriak!

6. Irents beza gau hura iluntasunak,ez beza inork urteko egunen artean sar,ezta zenbatu ere hilekoen artean!

7. Bai, izan bedi antzu gau hura,ez beza entzun poz-oihurik!

8. Madarika bezate, eguna madarikatzen dakitenek,Leviatan iratzartzen trebatuek!

9. Goibel bitez haren egunsentiko izarrak;argiaren zain egon, eta ez dezala batere izan!Ez bitza ikus egunsentiaren begiak irekitzen!

10. Madarikatua, ez baitzizkidan itxi amaren sabeleko ateakhainbeste atsekabe ikustetik libratzeko!

11. «Zergatik ez ote nintzen hil amaren sabelean?Zergatik ez ito jaiotzerakoan bertan?

Irakurri kapitulu osoa Job 3