Itun Zaharra

Itun Berria

Job 29:2-19 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. «Ai, bizi ahal banitu berriz iragan egunak!Orduan, Jainkoak zaintzen ninduen,

3. haren kriseiluak argi egiten zuen nire gain,argi harekin egiten nuen ilunpetan aurrera.

4. Sasoi oneneko egun haietanlagun min nuen Jainkoa etxean,

5. oraindik nirekin zegoen Ahaltsua,seme-alabak ere neure inguruan.

6. Ugari baino ugariago nuen esnea,harkaitzek ere olio-errekak isurtzen zituztenniretzat.

7. «Hiri-sarrerako plazarantz joaneta batzarrean esertzean,

8. ni ikusi eta gazteek alde batera egiten zuten,zaharrak altxatu eta zutik gelditzen.

9. Buruzagiak beren hitzaldiak eteneta txintik esan gabe gelditzen ziren.

10. Handikien ahotsa ito egiten zen,mihia ahosabaiari erantsita geratzen.

11. «Entzuten zidanak zorionak ematen zizkidan,ikusten ninduenak bere onespena azaltzen;

12. laguntza ematen bainien premia zuen dohakabearieta nork babesturik ez zuen umezurtzari.

13. Hondatua zegoenaren esker ona irabazten nuen,alarguntsaren bihotza pozten.

14. Justiziaz jantzia nengoen,zuzenbideaz estalia burutik oinetaraino.

15. Itsuaren begi bihurtu nintzen,elbarriaren oin.

16. Behartsuarentzat aita nintzen,ezezagunaren auziaz ere arduratzen nintzen.

17. Zuzengabeari matrailezurra apurtzen nionhaginetatik harrapakina kentzeko.

18. «Esaten nuen neure artean:“Neure etxean hilko naiz, luzaroan biziko naiz,

19. sustraiak uretaraino iristen zaizkioneta gauetan ihintza adarretan pausatzen zaionzuhaitzaren antzera.

Irakurri kapitulu osoa Job 29