Itun Zaharra

Itun Berria

Job 29:19-25 Elizen Arteko Biblia (EAB)

19. sustraiak uretaraino iristen zaizkioneta gauetan ihintza adarretan pausatzen zaionzuhaitzaren antzera.

20. Ez da nire aintza urrituko,ezta nire indarrek huts egingo ere”.

21. «Adi-adi entzuten zidaten,isilik onartzen nire oharpenak.

22. Nik hitz egin ondoren, ez zuen inork erantzuten,banan-banan jausten zitzaizkien gainera nire hitzak.

23. Euriaren esperoan bezala egoten zitzaizkidan zain,udaberriko euria bezala edaten zituzten nire hitzak.

24. Irribarre egiten nienean, ia-ia ezin zuten sinetsi,nire aurpegi argiaren irrikaz zeuden.

25. Haien buru jarri eta bidea erabakitzen nien,erregeak bere gudarosteei bezala,atsekabetuei adorea ematen dienak bezala.

Irakurri kapitulu osoa Job 29