Itun Zaharra

Itun Berria

Job 28:3-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Gizakiak ilunpearen mugak hautsi ditu,azken bazterrak, lurpe sakon ilunenak, arakatzen ditu.

4. Atzerritar jendeak mea-zuloak egiten ditu,inor ibili gabeko tokietan kulunkatzen da.

5. Gain-azalean ogia ematen duen lurraksugarretan ditu bere erraiak;

6. beraren harkaitzak zafiro-toki dira,beraren hautsetan urrea aurkitzen da.

7. Harrapariek ez dituzte lurpeko bide horiek ezagutzen,ezta saiek ere ikusten;

8. basapiztiak ez dira bertan ibiltzen,lehoia ere ez da handik pasatzen.

9. Gizakiak, suharriari eskua ezarriz,mendiak erroetatik iraultzen ditu;

10. harkaitzetan mea-zuloak eginez,mineral baliotsuak aurkitzen.

11. Ibaien iturburuak agorrarazieta argitara ateratzen du ezkutuan zegoena.

12. Baina non aurkitu jakinduria?Non du bere egoitza adimenak?

13. Gizakiak ez daki zenbat balio duen,eta ez da aurkitzen munduan.

14. «Ez daukat nik» dio Ur Leizeak,«Ez dago nirekin» esaten du Ozeanoak.

15. Ez da urre garbiarekin trukatzen,ezta zilarraz erosten ere.

16. Urrerik finenak ez du haren baliorik,ezta onize eder nahiz zafiroek ere.

17. Ezin da harekin urre edo diamanterik parekatu,ezin da lortu urrezko bitxien truke.

18. Koral eta kristalak ez dira ezer haren ondoan;hobe jakinduria eskuratu perlak baino.

Irakurri kapitulu osoa Job 28