Itun Zaharra

Itun Berria

Job 28:18-26 Elizen Arteko Biblia (EAB)

18. Koral eta kristalak ez dira ezer haren ondoan;hobe jakinduria eskuratu perlak baino.

19. Ezin da harekin Etiopiako topaziorik parekatu,ezta urrerik garbiena ere.

20. Baina nondik dator jakinduria?Non du bere egoitza adimenak?

21. Bizidun ororen bistatik ezkutuan dago,zeruko hegaztientzat gordeta.

22. Hondamen Leizeak eta Herioak esaten dute:«Hari buruz zer edo zer entzun dugu, bai».

23. Jainkoak bakarrik daki jakinduriaren bidea,hark du haren egoitzaren berri,

24. ortziaren mugetaraino iristen baita haren begirada,zerupeko guztia ikustatzen du.

25. Haizeari indarra arautueta urei neurria finkatu zienean,

26. euriari legea jarri zioneaneta tximistari eta trumoiari beren ibilbidea,

Irakurri kapitulu osoa Job 28