Itun Zaharra

Itun Berria

Job 28:12-23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Baina non aurkitu jakinduria?Non du bere egoitza adimenak?

13. Gizakiak ez daki zenbat balio duen,eta ez da aurkitzen munduan.

14. «Ez daukat nik» dio Ur Leizeak,«Ez dago nirekin» esaten du Ozeanoak.

15. Ez da urre garbiarekin trukatzen,ezta zilarraz erosten ere.

16. Urrerik finenak ez du haren baliorik,ezta onize eder nahiz zafiroek ere.

17. Ezin da harekin urre edo diamanterik parekatu,ezin da lortu urrezko bitxien truke.

18. Koral eta kristalak ez dira ezer haren ondoan;hobe jakinduria eskuratu perlak baino.

19. Ezin da harekin Etiopiako topaziorik parekatu,ezta urrerik garbiena ere.

20. Baina nondik dator jakinduria?Non du bere egoitza adimenak?

21. Bizidun ororen bistatik ezkutuan dago,zeruko hegaztientzat gordeta.

22. Hondamen Leizeak eta Herioak esaten dute:«Hari buruz zer edo zer entzun dugu, bai».

23. Jainkoak bakarrik daki jakinduriaren bidea,hark du haren egoitzaren berri,

Irakurri kapitulu osoa Job 28