Itun Zaharra

Itun Berria

Job 28:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Bada mea-zulorik zilarra ateratzeko,arragorik ere bai urrea garbitzeko.

2. Burdina lurzorutik ateratzen daeta haitzak urtuz kobrea lortzen.

3. Gizakiak ilunpearen mugak hautsi ditu,azken bazterrak, lurpe sakon ilunenak, arakatzen ditu.

4. Atzerritar jendeak mea-zuloak egiten ditu,inor ibili gabeko tokietan kulunkatzen da.

5. Gain-azalean ogia ematen duen lurraksugarretan ditu bere erraiak;

6. beraren harkaitzak zafiro-toki dira,beraren hautsetan urrea aurkitzen da.

Irakurri kapitulu osoa Job 28