Itun Zaharra

Itun Berria

Job 27:15-23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. bizirik geldituak izurriak lurperatuko ditueta alarguntsek ez diete negarrik egingo.

16. Dirua hautsa bezala pilatzen badueta jantziak buztina bezala metatzen,

17. meta ditzala: errugabeak jantziko ditu,eta dirua zintzoak bereganatuko.

18. Hark eraikitako etxea amarauna bezalakoa da,behin-behineko estalpea bezain hauskorra.

19. Aberats oheratzen da, baina azken aldiz,begiak zabaltzean ez zaio ezer geratzen.

20. Uholdeak bezala oldartzen zaizkio izuak,gauez haize-erauntsiak harrapatzen;

21. ekialdeko haizeak eramaten du, eta badoa,zurrunbiloan bidaltzen du dagoen tokitik;

22. errukirik gabe jotzen du,ihes egiten ahalegindu arren.

23. Txalo eta txistu jotzen diote bere etxetik alde egitean».

Irakurri kapitulu osoa Job 27