11. «Jainkoaren eskuak egina azalduko dizuet,Ahaltsuaren asmo ezkutuak argituko.
12. Zuek guztiok ikusi ahal izan baduzue,zergatik hainbeste jardun hutsal?
13. Hona Jainkoak gaiztoentzat duen zoria,Ahaltsuagandik tiranoak hartuko duen ondarea:
14. seme-alaba asko izaten baditu ere,gerrak eta goseak hilko ditu,
15. bizirik geldituak izurriak lurperatuko ditueta alarguntsek ez diete negarrik egingo.