Itun Zaharra

Itun Berria

Job 27:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Jobek bere poemarekin jarraitu zuen:

2. «Ala Jainkoa, nire eskubidea ukatu didana!Ala Ahaltsua, bihotza garraztu didana!

3. Arnasa izango dudan bitartean,Jainkoaren hatsa nire sudurretan,

4. ez dute nire ezpainek ezer okerrik esango,ezta nire mihiak maltzurkeriarik ere.

5. Ez dut, ez, arrazoi duzuenik onartuko!Azken arnasa arte aitortuko dut neure errugabetasuna.

6. Neure zuzentasunari atzera egin gabe eutsiko diot!Ez dut damurik bizitzako egun bakar batez ere.

Irakurri kapitulu osoa Job 27