Itun Zaharra

Itun Berria

Job 26:12-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Bere indarraz Ozeanoa menderatzen du,bere adimenaz Rahab munstroa suntsitzen;

13. hark putz egin eta zerua garbi uzten du,haren eskuak herensuge iheslaria aldez alde zulatzen.

14. Eta hauek haren egintzen adibide kaskar baizik ez badira,haren jardueraren oihartzun motel besterik ez,nork ulertuko du haren egintza handienen burrundara?»

1. Jobek erantzun zuen:

2. «Zein ederki laguntzen diozun ahularieta eusten indargabeko besoei!

3. Zein aholku ederrak ezjakinarentzat;hori trebetasuna erakusten duzuna!

4. Noren laguntzaz esan dituzu zeure hitzak?Nork bultzatu zaitu horrela hitz egitera?»

Irakurri kapitulu osoa Job 26