3. Umezurtzaren astoa eramaten duteeta alarguntsaren idia bahituran hartzen.
4. Behartsuak bide bazterrera botatzen dituzte,dohakabe guztiak ezkutatzera behartzen.
5. Gizagaixo hauek, basamortuko basastoak bezala,goizetik arratsera ibiltzen diraberen umeentzako elikagai bila;
6. inoren soroan galburuak biltzen dituzte,gaiztoaren mahastian hondarrak;
7. biluzik ematen dute gaua,jantzirik gabe, zerez estali ez dutela;
8. mendietako zaparradak blai egiten ditu,non babesturik ez, eta harkaitzaren kontra jartzen dira.