Itun Zaharra

Itun Berria

Job 24:12-23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Hirian aieneka daude hilzorikoak,laguntza eske garrasika zaurituak,eta Jainkoak jaramonik ez bidegabekeria hauei!

13. «Gaizkileek argiari kontra egiten diote,ez dituzte argiaren bideak ezagutzen,ohituak daude argirik gabeko bideetara.

14. Egunsentian jaikitzen da hiltzailea,behartsua eta dohakabea hiltzen ditu.Gauez ibiltzen da lapurra,

16a. ilunpetan etxeak zulatuz.

15. Iluntzearen zain dago adulteriogilea.“Ez nau inork ikusiko” esan eta aurpegia estaltzen du.

16b. Egunez gordeta egoten dira, ez dute argia maite.

17. Horientzat egunsentia gau iluna da,ohituak baitaude iluntasuneko izuetara».

18. «Arin doa gaiztoaren bizitza, ontzia ur gainean bezala.Madarikatua da haren ondarea herrialdean,ez du inork haren mahastietan lan egiten.

19. Beroak urtutako elurra lur idorrak irensten duen bezala,berdin Herio Leizeak bekataria.

20. Amak ahaztu egingo du, harrak ahogozatuko,ez du inork gogoratuko;arbola bezala botatzen da bidegabekeria;

21. haurrik gabeko emakume agorra gaizki hartzen baitzueneta alarguntsari laguntzarik ematen ez.

22. Jainkoak bere indarrez jotzen ditu ahaltsuak;hark ekitean, ez dute bizirik iraungo.

23. Lasai eta seguru-ustean bizitzen uzten die Jainkoak,baina honen begiek arretaz jarraitzen haien jokabidea.

Irakurri kapitulu osoa Job 24