Itun Zaharra

Itun Berria

Job 24:1-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. «Zergatik ez ote ditu Ahaltsuak zigor-egunak finkatzenzintzoek ikusteko moduan?

2. Gaiztoek mugarriak aldatueta lapurtutako artaldeak larratzen dituzte.

3. Umezurtzaren astoa eramaten duteeta alarguntsaren idia bahituran hartzen.

4. Behartsuak bide bazterrera botatzen dituzte,dohakabe guztiak ezkutatzera behartzen.

5. Gizagaixo hauek, basamortuko basastoak bezala,goizetik arratsera ibiltzen diraberen umeentzako elikagai bila;

6. inoren soroan galburuak biltzen dituzte,gaiztoaren mahastian hondarrak;

7. biluzik ematen dute gaua,jantzirik gabe, zerez estali ez dutela;

8. mendietako zaparradak blai egiten ditu,non babesturik ez, eta harkaitzaren kontra jartzen dira.

9. Babesten dituenaren besoetatik eramaten dituzte umezurtzak,dohakabeari bahituran hartzen haurra.

10. Biluzik ibiltzen dira, jantzirik gabe;gari-balak eraman behar eta, halere, goseak.

11. Inoren etxean egiten dute olioa;dolarean mahatsa zapaldu eta, halere, egarri.

12. Hirian aieneka daude hilzorikoak,laguntza eske garrasika zaurituak,eta Jainkoak jaramonik ez bidegabekeria hauei!

Irakurri kapitulu osoa Job 24