Itun Zaharra

Itun Berria

Job 22:24-29 Elizen Arteko Biblia (EAB)

24. Bota urrea hautsetara,Ofirko metala errekako uharrien artera.

25. Urrea baino hobea izango zaizu Ahaltsua,zilarra baino baliotsuagoa.

26. Orduan, Ahaltsua izango da zure atsegina,eta konfiantzaz begiratuko diozu.

27. Erregutuz gero, entzun egingo dizu,eta zuk bete egingo dituzu hari eginiko promesak.

28. Zure egitasmoak arrakasta izango du,eta bide argitsua izango da zurea.

29. Jainkoak apalarazi egiten ditu harroak,eta apaltzen direnak salbatu.

Irakurri kapitulu osoa Job 22