Itun Zaharra

Itun Berria

Job 22:1-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Orduan, Temango Elifazek hitz egin zuen:

2. «Gizakia Jainkoarentzat izaten ote onuragarri?Zentzu onekoa bere buruarentzat da onuragarri!

3. Zer axola zaio Ahaltsuari zure zuzentasuna?Zer irabazten du hark zure jokabide prestuaz?

4. Berarekiko leial zarelako zentzarazten ote zaituedo horregatik eramaten ote auzitara?

5. Ez ote zure gaiztakeria handia delakoeta amaigabeak zure erruak?

6. Arrazoirik gabegauzak bahituran hartzen zenizkien anaiei,jantziak kentzen biluzik uzteraino.

7. Ez zenion urik ematen egarrituari,eta bai ogia ukatzen gosetuari.

8. Gizon ahaltsu eta lurraldearen jabe,bertan ezarritako pribilegiatua zinenez,

Irakurri kapitulu osoa Job 22