Itun Zaharra

Itun Berria

Job 20:20-28 Elizen Arteko Biblia (EAB)

20. eta bere gutizia aseezina izan zuenez,ondasun guztiak galduko ditu.

21. Inork ez baitzion haren irentsi beharrari ihes egiten,ez du haren ongizateak iraungo.

22. Oparotasun betean, gabeziak harrapatuko du,atsekabetu guztiak gainera jausiko zaizkio.

23. Sabela bete diezaion,bere sumina bidaliko dio Jainkoak,elikagai bezala igorriko dio gainera.

24. Burdinazko armari ihesi doala,brontzezko geziak harrapatuko du.

25. Geziak gorputza zeharkatuko dio,muturra gibeletik ateraz;herioaren izu-ikara gaineratuko zaio.

26. Ilunpe osoa dauka zain,inork suspertu gabeko suak irentsiko du,etxeko hondarrak ere deuseztatuz.

27. Zeruek azalduko dute beraren errua,lurra ere kontra altxatuko zaio.

28. Ura isurian bezala joango zaizkio etxeko aberastasunak,Jainkoaren zigor-egunean.

Irakurri kapitulu osoa Job 20