Itun Zaharra

Itun Berria

Job 20:11-29 Elizen Arteko Biblia (EAB)

11. Beregan duen gaztetasun betealurpera joango da laster berarekin.

12. Nahiz eta gaizkia gustuko janaria izan,—mihipean gorde,

13. jaregin gabe ahogozatueta ahoko sabaipean edukitzen zuena—,

14. usteldu egingo zaio erraietan,sugegorriaren pozoi bihurtuko.

15. Irentsitako ondasunak oka egingo ditu,Jainkoak botarazi egingo dizkio sabeletik.

16. Sugegorriaren pozoia zen xurgatzen zuena,biperaren miztoak bezala hilko du.

17. Ez ditu gehiago ikusiko olioa, eztia eta esnea,errekako ura bezain ugari.

18. Irabazitakoa erabili gabe itzuli beharko du,salmentatik ateratakoa ez du gozatuko.

19. Behartsuak zanpatu eta baztertu zituenez,berak eraiki gabeko etxeez jabetu

20. eta bere gutizia aseezina izan zuenez,ondasun guztiak galduko ditu.

21. Inork ez baitzion haren irentsi beharrari ihes egiten,ez du haren ongizateak iraungo.

22. Oparotasun betean, gabeziak harrapatuko du,atsekabetu guztiak gainera jausiko zaizkio.

23. Sabela bete diezaion,bere sumina bidaliko dio Jainkoak,elikagai bezala igorriko dio gainera.

24. Burdinazko armari ihesi doala,brontzezko geziak harrapatuko du.

25. Geziak gorputza zeharkatuko dio,muturra gibeletik ateraz;herioaren izu-ikara gaineratuko zaio.

26. Ilunpe osoa dauka zain,inork suspertu gabeko suak irentsiko du,etxeko hondarrak ere deuseztatuz.

27. Zeruek azalduko dute beraren errua,lurra ere kontra altxatuko zaio.

28. Ura isurian bezala joango zaizkio etxeko aberastasunak,Jainkoaren zigor-egunean.

29. Horra Jainkoak gaiztoarentzat daukan patua,berarentzat erabakia duen ondarea».

Irakurri kapitulu osoa Job 20