Itun Zaharra

Itun Berria

Job 2:4-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Satanek erantzun:—Daukan guztia ematen du gizakiak, larrugorri gelditzeraino, bere bizia salbatzearren.

5. Baina luzatu eskua eta ukitu haren hezur-haragiak. Baietz madarikatu aurpegira!

6. Orduan, Jaunak esan zion:—Konforme! Heure esku duk, baina errespeta iezaiok bizia.

7. Jaunaren aurretik alde egin ondoren, Satanek zauri gaiztoz bete zuen Job, oinazpitik buru gaineraino.

8. Orduan, hazka egiteko teila-puska bat harturik, zabor artera joan zen Job.

9. Emazteak esan zion:—Zeure zintzotasunean iraun behar al duzu? Madarikatu Jauna, eta hil zaitez!

10. Jobek erantzun:—Txoroak bezala hitz egiten duzu. Zoriona Jaunaren dohaintzat hartzen dugu. Eta zoritxarra, zergatik ez?Halaz guztiz, Jobek ez zuen bere ahoaz bekatu egin.

11. Joben hiru lagunek —Temango Elifazek, Xuaheko Bildadek eta Naamako Tzofarrek—, Joben zoritxarraren berri izan zutelarik, bisita egitea erabaki zuten atsekabean lagundu eta kontsolatzeko.

Irakurri kapitulu osoa Job 2