Itun Zaharra

Itun Berria

Job 2:1-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Behin batean, Jaunaren aurrera aurkeztu ziren beraren zeruko zerbitzariak, eta han zen Satan ere.

2. Jaunak Satani esan zion:—Nondik hator?Hark erantzun:—Harat-honat ibili naiz munduan zehar.

3. Jaunak galdetu zion:—Ohartu al haiz Job ene zerbitzariaz? Ez dik parekorik munduan: gizon zintzo eta zuzena duk, Jainkoa errespetatu eta gaiztakeriatik urruti dabilena. Arrazoirik gabe berari kalte egitera bultzatu ninduan arren, bere zintzotasunean tinko irauten dik.

4. Satanek erantzun:—Daukan guztia ematen du gizakiak, larrugorri gelditzeraino, bere bizia salbatzearren.

5. Baina luzatu eskua eta ukitu haren hezur-haragiak. Baietz madarikatu aurpegira!

6. Orduan, Jaunak esan zion:—Konforme! Heure esku duk, baina errespeta iezaiok bizia.

7. Jaunaren aurretik alde egin ondoren, Satanek zauri gaiztoz bete zuen Job, oinazpitik buru gaineraino.

8. Orduan, hazka egiteko teila-puska bat harturik, zabor artera joan zen Job.

9. Emazteak esan zion:—Zeure zintzotasunean iraun behar al duzu? Madarikatu Jauna, eta hil zaitez!

Irakurri kapitulu osoa Job 2