Itun Zaharra

Itun Berria

Job 18:11-21 Elizen Arteko Biblia (EAB)

11. Izu-ikarek inguratzen dute alde guztietatik,urratsez urrats jarraitzen diote.

12. Goseak ahultzen du sasoirik onenean,ezbeharra ezartzen zaio ondoan;

13. gaitz hilgarriak larruazala jaten dio zatika,gorputz-atalak irensten.

14. Etxean seguru zegoen lekutik hartueta izu-ikararen erregeagana eramaten dute.

15. Edonor bizi daiteke jadanik harena ez den etxean,garbitzeko sufrea barreiatu ondoren.

16. Azpitik, sustraiak ihartzen zaizkio;gainetik, hostaila zimeltzen.

17. Galdu egin da haren oroitzapena herrialdean,izena ere ez dute gogoratzen inguruetan.

18. Argitasunetik ilunpetara jaurtia,mundutik ere kanporatua,

19. ez du haurrik, ez ondorengorik herrian,ez da inor bizirik gelditzen haren egoitzan.

20. Haren patuaz izu-ikaratu egiten dira denak,bai ekialdekoak, bai mendebaldekoak:

21. “Horra hor nola bukatzen duen gaizkileak,Jainkoa ezagutzen ez duenak”».

Irakurri kapitulu osoa Job 18