Itun Zaharra

Itun Berria

Job 18:1-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Orduan, Xuaheko Bildadek hitz egin zuen:

2. «Noiz arte jarraituko duzue elkarren lehian hizketan?Egin gogoeta lehen, eta hitz egin gero.

3. Zergatik hartzen gaituzu animaliatzat?Zergatik jotzen inozotzat?

4. Zeure suminaz minberatuta zauden horrek,zuregatik lurra eremu bihurtuedo harkaitza lekuz aldatuko dela uste al duzu?

5. «Bai, gaiztoaren argia itzali egiten da,haren sukaldean ez da sugarrik pizten,

6. ilundu egiten da haren etxeko argia,itzali, argi egiten zion kriseilua.

7. Haren lehengo urrats biziak moteldueta bere asmo gaiztoek erorarazten dute,

8. bere oinek daramate sareraeta sare-mailan gelditzen da trabatua,

9. lakioak orkatilatik heltzen dioeta bertan geratzen harrapatua.

10. Gaiztoentzat tranpak daude gordeta lurrean,zelatak bideetan.

11. Izu-ikarek inguratzen dute alde guztietatik,urratsez urrats jarraitzen diote.

Irakurri kapitulu osoa Job 18