Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42

Itun Zaharra

Itun Berria

Job 17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Jobek, irainen artean, Jainkoarengana jo

1. «Arnasa amaitzen ari zait, bizia itzaltzen,hilobia daukat zain.

2. Isekariz inguratua nago,lorik ere egin ezinik haien lotsagabekeriaz.

3. Arren, Jainko, izan zeu nire bermatzaile;nor jarriko, bestela, nire alde?

4. Zuk kendu duzu zentzu ona horiengandik,ez utzi garaile atera daitezen.

5. “Gauzak lagunekin banatu nahi,eta seme-alabek begiak gosez ahuldurik”.

6. Jendeak esaera hori aurpegiratzen dit,denek listua botatzen aurpegira.

7. Begiak erreta ditut saminez,itzala baizik ez da nire gorputza.

8. Honek txunditu egiten du gizaki zuzena,errugabea sumindu egiten da maltzurraren aurka.

9. Baina zintzoak bere bideari eusten dio,jokaera garbikoa sendotu egiten da.

10. Zuek behin eta berriro etorri arren,ez dut zuen artean jakintsu bakar bat ere aurkitzen.

Joben itxaropena lur jota

11. «Badoaz nire egunak,porrot dagite nire egitasmo eta ametsek.

12. Gaua egun bihurtuko omen da,ilunpea uxatuko duen argia ba omen dator.

13. Zer itxaron? Hildakoen Egoitza dut etxe, ilunpea etzaleku.

14. “Aita” deitzen diot hobian usteldutakoari,“ama, arreba” jango nauten harrei.

15. Non zaude, ene itxaropen? Nork ikusiko zaitu berriro?

16. Hildakoen Egoitzaren hondo-hondoraino jaitsiko zara,biok batera lurpean murgil gaitezenean».