Itun Zaharra

Itun Berria

Job 16:13-22 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. Bere geziez josi nau,errukirik gabe zulatu dit gorputzaeta lurrera isuri nire odola;

14. zauriz zulatu nau,gerlaria bezala oldartu zait gainera erasoan.

15. «Zakukiz estali dut larruazala,hautsetaraino makurtu nire burua.

16. Gorritua dut aurpegia negarrez,estaliak begiak iluntasun beltzez.

17. Halere, ez dut indarkeriara jo,garbia da nire otoitza.

18. Oi lur, ez estali nire odola,ez bedi isildua izan nire garrasia!

19. Bai, badut aldeko lekukorik zeruan,badut defendatzailerik goian,

20. —lagunak isekaz ari zaizkit,baina nik Jainkoari jasotzen begi negartsuok—,

21. defenda dezala hark gizakia Jainkoaren aurrean,gizaki batek bestea bezala.

22. Izan ere, urte gutxiren buruanitzulerarik gabeko bidetik joango naiz.

Irakurri kapitulu osoa Job 16