Itun Zaharra

Itun Berria

Job 15:6-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Zeure ahoak kondenatzen zaitu, ez nik,zure ezpainek aitortzen dute zure kontra.

7. «Mundura jaiotako lehen gizakia ote zara, bada?Muinoak baino lehen sortu ote zintuzten?

8. Jainkoaren asmo ezkutuaren berri izan ote duzu,jakinduriaren jabe bihurtuz?

9. Zer dakizu zuk guk ez dakigunik?Zer ulertzen guk ulertzen ez dugunik?

10. Gure artean badago ile urdineko agurerik,zure aita baino adintsuagorik.

Irakurri kapitulu osoa Job 15