Itun Zaharra

Itun Berria

Job 14:13-21 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. «Ene Jainko, lurpean ezkutatuko baninduzu behintzat,gordeta edukiko baninduzu zeure sumina igaro arte,eta epe bat ezarriko bazenu nitaz oroitzeko…

14. Baina hildako gizakia berpiztuko ote da?Munduko borroka-egun guztietan egongo nintzateke,neure askatasun-aldia noiz iritsiko zain.

15. Zuk dei egin eta nik erantzun egingo nizuke,irrikan egongo zinateke zeuk egina nauzun honengatik.

16. Orain nire urratsei jarraitzen badiezu ere,orduan ez zinateke nire bekatuaz arduratuko.

17. Zorroan lakrez itxia utziko zenuke ene errebeldiaeta nire erruak zurituko.

18. Baina mendia behera etortzeneta harkaitza lekuz aldatzen den bezala,

19. urak harria jateneta bere erasoan lurra eramaten duen bezala,horrelaxe hondatzen duzu gizakiaren itxaropena.

20. Zuk erabat zanpatu eta hor doa betiko,heriotzaz desitxuraturik bidaltzen duzu.

21. Seme-alabak aberasten badira ere, hark ez du jakingo;behea jotzen badute, ez da ohartuko.

Irakurri kapitulu osoa Job 14