Itun Zaharra

Itun Berria

Job 13:1-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. «Bai, neure begiek ikusi dute hori dena,neure belarriek entzun dute, eta ulertzen dut.

2. Zuek dakizuena, neuk ere badakit,ez naiz, ez, zuek baino gutxiago.

3. Baina nik Ahaltsuari hitz egin nahi diot,Jainkoarekin egin nahi dut eztabaidan.

4. Zeren zuek gezurzale baitzarete,sasimediku besterik ez.

5. Isil-isilik egongo bazinete,orduan bai zuek jakintsu!

6. «Entzun, bada, ene defentsa,aditu ene ezpainetako arrazoibideak.

7. Jainkoa nahi al duzue defendatuzuen bidegabekeria eta gezurrez?

8. Jainkoaren alde jarri nahi al duzueeta haren defendatzaile bihurtu?

9. Eta berak aztertuko bazintuzte, zer?Gizakia bezala engainatuko ote zenukete?

10. Agudo asko aurpegiratuko dizue,ezkutuan alderdikeriaz jokatzen baduzue.

11. Ez al zaituzte ikaratzen haren handitasunak?Ez al zaituzte zanpatzen harenganako izuak?

12. Errautsezko esanak dira zuen hitz-aspertuak,buztinezkoak zuen erantzunak.

13. Isildu zuek! Neuk hitz egin behar dut,eta datorkidala datorkidana!

14. Dena arriskatuko dut,bizia jarriko dut jokoan.

15. Bai, hil egingo nau. Ez dut ezer espero,neure jokabidea haren aurrean defendatzea izan ezik.

16. Hori bera izango dut salbabide,sinesgaberik ezin baita haren aurrera aurkeztu.

Irakurri kapitulu osoa Job 13