Itun Zaharra

Itun Berria

Job 12:3-19 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Baina neuk ere badut adimena,ez naiz zuek baino gutxiago.Nork ez daki zuek esandako guztia?

4. Zuen, ene lagunon, irrigarri naiz,ni, erantzun eske Jainkoari deika ari natzaion hau.Zintzoa eta zuzena irrigarri!

5. “Zoritxarrekoari mespretxua,estropezu egiten duenari zartadak”,pentsatzen du zoriontsuak.

6. Bakea dago, ordea, bidelapurren bizilekuetan;Jainkoa zirikatzen dutenaketa beren eskura eduki nahi dutenak lasai daude.

7. «Galdetu basapiztiei eta irakatsiko dizute,zeruko hegaztiei eta adieraziko,

8. lurreko narrastiei eta irakatsiko dizute,itsasoko arrainek ere kontatuko;

9. horien guztien artean nork ez dakiJaunaren eskuak egin duela dena,

10. Jaunaren esku dagoela bizidun ororen arnasaeta gizaki bakoitzaren espiritua?

11. Hitzak bereizteko ahalmena du belarriak,jakiak dastatzekoa ahosabaiak;

12. adinekoek izaten dute jakinduria,urtetan aurreratuek zuhurtzia.

13. Bada, Jaunarenak dira jakinduria eta ahalmena,berarenak trebezia eta zuhurtzia.

14. «Jainkoak desegindakoa ezin inork berreraiki,preso hartu duena ezin inork askatu;

15. urei eusten badie, lehortea da;jaregiten badie, mundua suntsitzen duen uholdea.

16. Berak ditu indarra eta arrakasta,berarenak dira engainatua eta engainatzailea.

17. Boterea kentzen die kontseilarieieta burutik nahasten epaileak;

18. agintearen ezaugarriak kentzen erregeeieta loturik eramaten preso;

19. aginpidea kentzen die apaizeieta boterean finko daudenak iraultzen;

Irakurri kapitulu osoa Job 12