Itun Zaharra

Itun Berria

Job 10:5-22 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Zure egunak eta urteak gizakiarenak bezain laburrak ote,

6. nire errua eta bekatua aztertzen ibiltzeko,

7. nahiz eta jakin ez naizela erruduneta inork ez nazakeela zure eskutik libra?

8. «Zure eskuek egin ninduten,beraiek moldatu ninduten alde guztietatik,eta, orain, suntsitu egiten nauzu!

9. Gogoan izan buztina bezala eratu ninduzula,eta hautsetara itzularaziko nauzula berriro.

10. Ez al ninduzun isuri esnea bezalaeta gero gazta bezala gatzatu?

11. Azalez eta haragiz jantzi ninduzun,hezurrez eta zainez ehundu;

12. biziaren dohaina eman zenidaneta ardura osoz zaindu duzu ene arnasa.

13. «Baina beste zerbait zenuen zeure barnean gordeta;badakit orain zein zen zure asmoa:

14. nik noiz bekatu egingo zain egotea,nire erruen zigorra emateko.

15. Errudun izanez gero, ai ene!Errugabe izanik ere, ezin izango dut bururik altxatu,lotsaz betea bainago, miseria beti begi aurrean.

16. Altxatzen badut, berriz, lehoiak bezala harrapatuko nauzu,zure balentriak nire kontra berreginez,

17. berriro ene aurka erasoz,nireganako are amorru handiagoz,etengabe zure gudarosteak nire kontra bidaliz.

18. «Beraz, zergatik irtenarazi ninduzun sabeletik?Hil banintz, inork ez nindukeen ikusiko,

19. izan ez banintz bezala,sabeletik hilobira eramana izango.

20. Hain dira urriak nire egunak!Utz nazazu bakean, pozalditxo bat izan dezadan,

21. itzulerarik gabe joan aurretikilunpe eta herio-itzalen herrialdera,

22. iluntasun eta nahas-mahas hutseko,argi-izpirik gabeko herrialdera».

Irakurri kapitulu osoa Job 10