Itun Zaharra

Itun Berria

Job 10:1-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. «Nazkatua nago bizitzaz!Ez ditut gordeko neure kexak,bihotzeko samina isuriko dut.

2. Esango diot Jainkoari:Ez nazazu erruduntzat har.Esadazu zertaz salatzen nauzun.

3. Ongi iruditzen al zaizu ni gogor hartzea,zeure eskuen lana mespretxatueta gaiztoen egitamua ederrestea?

4. Haragizko begiak al dituzu eta gizakiek bezala ikusten?

5. Zure egunak eta urteak gizakiarenak bezain laburrak ote,

6. nire errua eta bekatua aztertzen ibiltzeko,

7. nahiz eta jakin ez naizela erruduneta inork ez nazakeela zure eskutik libra?

8. «Zure eskuek egin ninduten,beraiek moldatu ninduten alde guztietatik,eta, orain, suntsitu egiten nauzu!

9. Gogoan izan buztina bezala eratu ninduzula,eta hautsetara itzularaziko nauzula berriro.

10. Ez al ninduzun isuri esnea bezalaeta gero gazta bezala gatzatu?

Irakurri kapitulu osoa Job 10