Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 8:16-23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

16. Badator etsaia!Dan-dik entzuten dazaldien arnas hotsa!Haien irrintziralur osoa dardaratzen da.Gure lurraldeaeta bertako ondasunak,hiriak eta hiritarrak,dena hondatzera dator».

17. Jaunak dio:«Begira,suge pozoituak bidaliko dizkizuet.Ez duzue horiek liluratzekomodurik izango,eta zizta egingo dizuete».

18. Nire nahigabeakez du erremediorik,eroria dut bihotza.

19. Lurralde guztian entzuten ditutnire herriaren aieneak:«Ez al dago Sionen Jauna?Ez al dago bertan beraren erregea?»Eta Jaunak erantzun:«Eta zuek, zergatik iraindu nauzuezeuen idoloekin,zentzugabekeria arrotz horiekin?»

20. Herriak, berriz:«Uztaroa igaro da, uda amaitu,baina guretzat salbaziorik ez».

21. Neure herria jo duenhondamenaz nago jota,goibel eta izuak hartuta.

22. Ez ote sendagairik Galaaden,ez ote medikurik?Zergatik ez da sendatzennire herria?

23. Nork bihurtuko nire burua ur,nire begiak malko-iturri,gau eta egun negar egitekonire herriko hildakoengatik?

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 8