Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 8:1-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Jaunak dio: «Aldi hartan, beren hilobietatik aterako dituzte Judako erregeen hezurrak, buruzagi, apaiz, profeta eta Jerusalemen bizi diren guztien hezurrak,

2. eta eguzkitan, ilargitan eta izar guztien argitan zabalduko dituzte —beraiek maitatu, zerbitzatu, jarraitu, kontsultatu eta gurtu dituzten astroen argitan—. Ez ditu inork bilduko lur emateko. Simaurra bezala geldituko dira lurrazalean.

3. Gaizto horien artetik bizirik geldituko direnek nahiago izango dute heriotza bizia baino, nik sakabanatuko ditudan edonon. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak.

4. «Zuk, Jeremias,hauxe esango diozu herriarinire izenean:Erortzen dena,ez ote da jaikitzen?Bidea galdu duena,ez ote atzera itzultzen?

5. Zergatik urrundu zait, bada,betikoJerusalemgo herri hau?Gogor eusten diobere makurkeriari,ez du itzuli nahi atzera.

6. Adi-adi entzun diet,baina ez dira hitzeko jendea,ez da inorbere gaiztakeriaz damutzen,bere hutsegiteak aitortuz.Denak beren bidean zuzen aurrera,ziztu bizian borrokaraoldartzen den zaldia bezala.

7. Zikoinak ereantzematen dio zeruari,lekuz noiz aldatu jakiteko;usapalak, enarak eta kurriloakbadakite noiz itzuli.Nire herriak, ordea,ez du nik, Jaunak,agindua ezagutzen.

8. Nolatan esan dezakezuejakintsu zaretela,zeuekin duzuela Jaunaren legea?Zeuen lege-maisuen luma gezurtiakfaltsu bihurtu du lege hori!

9. Lotsaturik geldituko dirajakintsuak,eraitsiak eta preso hartuak izango.Non da horien jakinduria,Jaunaren hitzamespretxatu dutelarik?

10. Beraz, horien emazteakarrotzei emango dizkiet,horien soro-landak menderatzaileei.Denak, txiki eta handi,irabazi-gose dira;apaizak eta profetakfaltsukeriari emanak.

11. Nire herriaren zauriaazaletik sendatu nahi dute.“Dena ongi doa, oso ongi” diote,baina ez doa ongi, ez.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 8