Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 6:24-30 Elizen Arteko Biblia (EAB)

24. Jerusalemen jendeak dio:«Horren berri jakitean,indarge gaude, estu eta larri,emakumea erdiminetan bezala.

25. Ez irten landara,ez ibili bideetan!Hor dago etsaia armaturik,nonahi beldurra nagusi!»

26. Jerusalem, estali dolu-jantziz,irauli hautsetan,egin dolu seme bakarrarenheriotzakoan bezala,egin negar saminki,bat-batean etorriko baitahondatzailea zure gainera.

27. Jaunak esan zidan: «Neure herriaren aztertzaile izendatzen zaitut; azter ezazu zein den haren jokabidea.

28. «Errebeldeak dira guztiak,izen onaren kentzaile;kalitate txarrekobrontze eta burdina dira.

29. Suari indartsu haize emanezmetalari zaborra kentzen zaio.Baina alferrik dahaiek garbitzen aritzea:egite txarrak ez zaizkie joaten.

30. “Zilar mespretxagarri”deituko dituzte,mespretxatu egin baititut nik,Jaunak».

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 6