16. Honela diotso Jaunak bere herriari:«Geldi zaitezte bidean,aztertu,galdegin antzinako jokabideaz,biderik onena zein den jakiteko;jo bertatik,eta aurkituko duzue atsedena.Zuek, ordea,“Ez dugu jarraitu nahi”erantzuten duzue.
17. Zaintzaileak ere jarri nizkizuen,esanez:“Egon adi turutaren hotsari!”Baina zuek erantzun:“Bost axola guri!”
18. Horregatik, hau diot nik, Jaunak:Entzun, herriok,jakin zuk ere,Israelgo elkarte horrek,zer gertatuko zaizun.
19. Entzun, mundu guztiak:Zoritxarra dakart herri honetara,beronen burubide gaiztoenondorioz,ez baitituzte nire hitzakaintzat hartu,nire legea mespretxatu egin dute.
20. Zertarako dut nikSabako intsentsua,zertarako urrutiko lurraldeetakokanabera usaintsua?Ez ditut atsegin zuen erre-opariak,ez ditut gogoko zuen sakrifizioak.
21. Horregatik, hau diot nik, Jaunak:Oztopoak jarriko dizkiotherri honi,estropezu egin dezan.Gurasoak eta seme-alabak,lagunak eta auzokoak,denak hilko dira».
22. Honela dio Jaunak:«Begira, herri bat datoriparraldetik,nazio handi bat abiatu damunduaren azken muturretik.
23. Gezi-uztaiez eta lantzazarmatuak datoz;ankerrak dira eta gupidagabeak;itsas orroa bezalako deiadarrez,zaldiz datoz,borrokarako lerroturik,zure aurka,Sion hiri eder».