Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 6:10-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. Orduan, esan nuen:«Nori hitz egingo diot?Norengana jo, entzun diezadan?Sorgortuta daude,ez dira entzuteko gauza.

11. Baina ni ere Jaunaren suminazbetea nago,ezin diot gehiago eutsi».Jaunak esan zidan:«Isuri sumina kaleetanumeen eta gazteen gain.Senar eta emazteak,zahar eta agureak,denak eramango dituzte.

12. Haien etxe, alor eta emazteakarrotzen eskuetara aldatuko dira.Bai, herrialde honetakojendearen aurkaluzatuko dut eskua.Hala diot nik, Jaunak.

13. Denak, txiki eta handi,irabazi-gose dira,apaizak eta profetakfaltsukeriari emanak.

14. Nire herriaren zauriaazaletik sendatu nahi dute.“Dena ongi doa, oso ongi” diote,baina ez doa ongi, ez.

15. Lotsatu egin behar luketeberen egintza higuingarriengatik;baina ez dira batere lotsatzen,ez dakite lotsa denik ere.Horregatik, erori egingo dira,besteak bezalaxe,lur joko dute nire zigorraldian.Nik, Jaunak, esana».

16. Honela diotso Jaunak bere herriari:«Geldi zaitezte bidean,aztertu,galdegin antzinako jokabideaz,biderik onena zein den jakiteko;jo bertatik,eta aurkituko duzue atsedena.Zuek, ordea,“Ez dugu jarraitu nahi”erantzuten duzue.

17. Zaintzaileak ere jarri nizkizuen,esanez:“Egon adi turutaren hotsari!”Baina zuek erantzun:“Bost axola guri!”

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 6