Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 52:22-32 Elizen Arteko Biblia (EAB)

22. Gainean bi metro eta erdiko brontzezko kapitel bana zuten, kapitel bakoitza brontzezko sare eta granadaz inguratua zelarik.

23. Laurogeita hamasei granada nabari ziren. Guztira, ehun granada zeuden sarearen inguruan.

24. Guardiaburuak atxilotu egin zituen Seraias apaizburua, Sofonias apaiz laguntzailea eta hiru atezainak.

25. Hirian, berriz, gudarien arduradun zen ofizial bat, erregearen zerbitzura zeuden zazpi gizon, gudarien izenak hartzen zituen guda-idazkari bat eta, hauekin batera, beste hirurogei handiki atxilotu zituen, denak Jerusalemen gertatu baitziren.

26. Nebuzaradan guardiaburuak hartu eta Riblara eraman zituen, Babiloniako erregeagana,

27. eta honek bertan hilarazi, Hamat eskualdean.Horrela erbesteratu zuten Judako jendea bere lurraldetik urruti.

28. Hona Nabukodonosorrek Judatik erbesteratu zuen jende-kopurua: bere erregealdiaren zazpigarren urtean, 3.023 lagun;

29. hemezortzigarrenean, 832 lagun;

30. hogeita hirugarrenean, azkenik, 745 lagun erbesteratu zituen Nebuzaradan guardiaburuak. Guztira, 4.600 lagun erbesteratu zituzten.

31. Judako errege Joiakin, hogeita hamazazpi urtez gatibu egon ondoren, Ebil-Merodakek askatu egin zuen giltzapetik, Babiloniako errege egin zen urte berean, hamabigarren hilaren hogeita bostean.

32. Onez hartu zuen Ebil-Merodakek Joiakin erregea, eta Babilonian berekin zituen beste erregeak baino gorago jarri zuen.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 52