Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 51:39-51 Elizen Arteko Biblia (EAB)

39. Bero-bero daudenean,edaria prestatuko diet,burua galtzeraino mozkortuko ditut:betiko loak hartuko ditu,ez dira gehiago esnatuko.Hala diot nik, Jaunak.

40. Hiltegira eramango ditut,bildotsak, ahariaketa akerrak bezala».

41. Ai ene! Konkistatu dute Babilonia,menderatu dutemundu guztiak goresten zuen hiria!Ai ene!Babilonia hondamendi bihurtu danazioen artean!

42. Itsasoa bezalaoldartu zaizkio etsaiak,olatu handiek bezala estali dute.

43. Hiriak hondaturik daude,herrialdea basamortueta eremu lehor bihurtua,bizilagunik gabe,bertan inor ere ibiltzen ez dela.

44. Jaunak iragarri du:«Zigortu egingo dutBabiloniako Bel jainkoa,ahotik aterako diot irentsi duena.Nazioek ez dute aurrerantzeanharengana joko;Babiloniako harresia bera ereerori egingo da.

45. Irten handik, ene herri;atera onik eta bizirik,Jaunaren haserre-suminetik.

46. «Ez bekizue kikildu bihotza, ez izan beldur lurraldean zabaltzen ari diren zurrumurruak direla eta; urtez urte zurrumurru ezberdinak dira: “Indarkeria alde guztietan”, “Diktadorea diktadorearen ondoren… ”.

47. «Baina badator garaia,Babiloniako idoloakzigortuko ditudana:herrialdea lotsaz beteko da,bertako bizilagunen gorpuekestaliko dute.

48. Zeru-lurraketa horietan dagoen guztiagaraipen-oihuka ariko daBabiloniaren aurka,suntsitzaileak iparraldetiketorriko direnean.Hala diot nik, Jaunak.

49. «Mundu guztian erori da jendea,Babiloniak hilik;orain Babilonia eroriko da,berak Israelen hildakoengatik».

50. Heriotzatik libratu zaretenok,alde egin luzatzeke!Oroitu Jaunaz urrutitik,ekarri gogora Jerusalem.

51. Honela diozue: «Lotsaturik gaude,horrenbesteko irainarenberri jakitean;lotsaz gorri dugu aurpegia,atzerritarrak Jaunaren santutegiansartu direlako».

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 51