Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 51:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Honela dio Jaunak:«Haize zakarra ateraraziko dutBabilonia eta hango bizilagunguztien aurka.

2. Etsaiak bidaliko ditutBabiloniaren aurka:garia bezala haizeratuko duteeta herrialde osoa hustuko.Zoritxar-egunean,alde guztietatik erasoko diote.

3. Alferrik tenkatuko duarkulariak uztaia,alferrik jantziko bular-babeskia.Ez diete barkatuko gudariei,erabat suntsituko dute gudarostea.

4. Asko hilko dirababiloniar herrialdean,asko zaurituak gertatuko kaleetan.

5. Babiloniar herriakhoben larria egin duIsraelgo Santuaren aurka;izan ere,Israel eta Juda ez dira, alargun gisa,beren Jainko Jaun ahalguztidunagabe gelditu.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 51