Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 50:6-19 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. «Artalde galdua zen nire herria,bere artzainek desbideratua,mendiz mendi erabilia:menditik muinora zebiltzan,beren eskortak ahazturik.

7. Aurkitzen zituen edonorkirensten zituen;etsaiek honela zioten:“Guk ez dugu errurik,beroriek egin baitute bekatuJaunaren aurka”».Jauna da justiziaren barruti,gurasoen itxaropen!

8. «Egin ihes Babiloniatik,israeldarrok,utzi berehala herrialde hori,irten akerrak ahuntz-taldearenaurretik bezala!

9. Herri indartsuak ari naiz biltzeniparraldean, Babiloniari erasotzeko.Haren kontra borrokatuko diraeta konkistatu egingo.Burutuko dute beren egitasmoa:gudari trebearen gezien antzera,ez dute huts egingo.

10. Babilonia osoa hondatuko dute,nahi beste harrapakin eramango.Nik, Jaunak, esana.

11. «Zuek, babiloniarrok,nire herria hondatu duzuenok,egin festa eta pozez salto;bai, egin zilipurdikazekorrak zelaian bezala,egin irrintzi zaldiak bezala.

12. Zuen jaioterria lotsa gorrianeta desohorez betea geldituko da;herrietan azkena izango da,basamortu eta eremu lehor.

13. Bizilagunik gabeeta erabat hondatua utziko dutneure amorru bizian.Handik igaroko diren guztiakizu-ikaraturik geldituko dira,hango hondamendia ikustean.

14. «Arkulariok, presta borrokarakoBabiloniaren inguruan;jaurti haren kontra gezi guztiak,ez gorde bat ere,bekatu egin baitu Jaunaren aurka.

15. Egin guda-irrintziak haren inguruan!Babiloniak amore eman du!Erori dira haren dorreak,bota dituzte harresiak.Nire mendekua da,Jaun honek haren aurkaerabakitako mendekua:egin berari berak besteei egina!

16. Desagerrarazi Babiloniatikhazi-ereile eta uzta-biltzaile guztiak.Nork bere herrira joko du,nork bere aberrira ihes egingo,gerra suntsitzailetik urrun».

17. Jaunak dio: «Lehoiek erasotako artalde sakabanatua zen Israel. Asiriako erregeak irentsi zuen lehenengoz; gero, Babiloniako errege Nabukodonosorrek txikitu zeharo.

18. Horregatik, nik, Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak, zigortu egingo ditut Babiloniako erregea eta herrialdea, Asiriako erregea zigortu nuen bezala.

19. Bere larreetara itzularaziko dut Israel, ene artaldea, eta Karmel mendian eta Baxan eskualdean larratuko da; ase arte jango du Efraimgo mendietan eta Galaaden.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 50