Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 50:42-46 Elizen Arteko Biblia (EAB)

42. Gezi-uztaiez eta lantzazarmatuak datoz;ankerrak dira eta gupidagabeak;itsas orroa bezalako deiadarrez,zaldiz datoz,borrokarako lerroturik,zure aurka, Babilonia hiri eder.

43. Babiloniako erregea,horren berri jakitean,indarge dago, estu eta larri,emakumea erdiminetan bezala.

44. «Nola lehoiaJordango sastraka artetik ateraeta ardiz beteriko larre-tokietaraoldartzen den,halaxe botako ditut babiloniarrakberen lurraldetik bat-batean,eta nahi dudana ezarrikohan gobernari.Izan ere, nor ni bezalakorik?Nork egingo niri erronka?Zein erregek emango niri aurpegi?

45. Entzun, bada, nik, Jaunak,Babiloniaren aurkahartu dudan erabakia,babiloniar herriaren aurkamamitu dudan egitasmoa:haien haurrak erearkumeak bezala eramango dituzte,lurraldea erabat hondatuko.

46. Babiloniaren konkistarenoihartzunaklurra dardararaziko du,garrasiak nazio guztietan entzungo».

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 50