Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 50:4-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Jaunak dio:«Garai hartan,israeldarrak eta judatarrak,elkarturik,beren herrialdera etorriko dira;negarrez etorriko dira nire bila,Jaunaren, beren Jainkoaren, bila.

5. Siongo bideaz galdegingo dute,eta harantz bideratuko dira, esanez:“Ea, elkar gaitezen Jaunarekinahaztuko ez dugun betiko itunaz”.

6. «Artalde galdua zen nire herria,bere artzainek desbideratua,mendiz mendi erabilia:menditik muinora zebiltzan,beren eskortak ahazturik.

7. Aurkitzen zituen edonorkirensten zituen;etsaiek honela zioten:“Guk ez dugu errurik,beroriek egin baitute bekatuJaunaren aurka”».Jauna da justiziaren barruti,gurasoen itxaropen!

8. «Egin ihes Babiloniatik,israeldarrok,utzi berehala herrialde hori,irten akerrak ahuntz-taldearenaurretik bezala!

9. Herri indartsuak ari naiz biltzeniparraldean, Babiloniari erasotzeko.Haren kontra borrokatuko diraeta konkistatu egingo.Burutuko dute beren egitasmoa:gudari trebearen gezien antzera,ez dute huts egingo.

10. Babilonia osoa hondatuko dute,nahi beste harrapakin eramango.Nik, Jaunak, esana.

11. «Zuek, babiloniarrok,nire herria hondatu duzuenok,egin festa eta pozez salto;bai, egin zilipurdikazekorrak zelaian bezala,egin irrintzi zaldiak bezala.

12. Zuen jaioterria lotsa gorrianeta desohorez betea geldituko da;herrietan azkena izango da,basamortu eta eremu lehor.

13. Bizilagunik gabeeta erabat hondatua utziko dutneure amorru bizian.Handik igaroko diren guztiakizu-ikaraturik geldituko dira,hango hondamendia ikustean.

14. «Arkulariok, presta borrokarakoBabiloniaren inguruan;jaurti haren kontra gezi guztiak,ez gorde bat ere,bekatu egin baitu Jaunaren aurka.

15. Egin guda-irrintziak haren inguruan!Babiloniak amore eman du!Erori dira haren dorreak,bota dituzte harresiak.Nire mendekua da,Jaun honek haren aurkaerabakitako mendekua:egin berari berak besteei egina!

16. Desagerrarazi Babiloniatikhazi-ereile eta uzta-biltzaile guztiak.Nork bere herrira joko du,nork bere aberrira ihes egingo,gerra suntsitzailetik urrun».

17. Jaunak dio: «Lehoiek erasotako artalde sakabanatua zen Israel. Asiriako erregeak irentsi zuen lehenengoz; gero, Babiloniako errege Nabukodonosorrek txikitu zeharo.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 50